XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
6. Laguntza eskeBerrogei minutu geroago, Leila eta Ahmed Salahadinen bulegoan zeuden berriro, Tahrir Square inguruan.
Haiek baino lehentxeago iritsita, Salahadin telefonoz hitz egiten ari zen.
Poliziaren hegazkin batean Luxorrera joateko prestakuntzak egiten ari zen.
Mapa handi bat zeukan bere aurreko mahaian.
Luxor eta inguruko
Salahadinek X handi bat zeukan mapan eginda, Karnaketik ipar-ekialdera, hogeita hamarren bat kilometrora.
- Konforme, ordubatean Alkairoko aireportuan
- Bai, han izango naiz.
- Esan pilotuari prest egoteko ordubatean aireratzeko.
Salahadinek telefonoa eseki
- Farrowren beste mezu bat aurkitu dugu
- Hamargarren orrialdean dago.
Liburua zabaldu eta orriak pasa zituen Salahadinek.
Farrowren mezua hamargarren orrialdean zegoen bizkor idatzita.
- Hortaz, arrazoi nuen
-
- Eta Amsterdameko Taldea tartean dabil.
- Jan Greer gaizkile ezaguna da: Interpol ere beraren bila dabil kontrabando eta hilketagatik.
Salahadin zutitu eta Alkairoko mapa handi batez estalitako paretara joan zen.
- Ni neu Luxorrera noa ordubatean
- Zuek biok aurkitu beharko duzue Farrowren emaztea.